Berenjena beteak LumaGorri oilaskoarekin
OSAGAIAK
- 100 gramo LumaGorri oilasko xehatu
- 2 Berenjena
- Tipula bat
- Tomate bat
- Gurin koilarakada bat
- 100-150ml Esne
- Gazta Birrindua
- Gatza, Piper hauts beltza
- Espezieak gustuaren arabera
PRESTAKETA
1
Egin ebaki batzuk berenjenari eta sartu 200ยบ labean 20 minutuz.
2
Erregosi tipula su motelean 10 minutuz.
3
Erantsi oilasko haragi txikitua eta gatza zein piper hauts beltza bota, jarri espeziak gustura.
4
Gehitu tomate zuritua eta frijitu beste 10 minutuz.
5
Irin koilarakada bat gehitu edo bexamela bota.
6
Laberatu ondoren, berenjenak hustea nahikoa izango da koilara baten laguntzarekin.
7
Lumagorri oilasko haragiarekin bete eta gainetik gazta pixka bat jarri.
8
Gratinatu labean.




