LumaGorri LumaGorri oilasko paella

OSAGAIAK

  • 250 gr lumaGorri oillaskoa
  • 4 eskukada arroz
  • Ura (arrozaren bikoitza)
  • Tipula 1
  • Piper gorri 1 eta piper berde 1
  • Azenario bat
  • Kalabaza txiki 1
  • 2 baratxuri buru
  • Kopa bat ardo zuri 250 gr oilasko (bularkiak eta izterrak)
  • 2 koilarakada oliba-olio
  • Gatz pixka bat

PRESTAKETA

1

Barazki guztiak garbitu eta zati txikietan moztu.

2

Bota paella-ontzi batean bi koilarakada olio eta jarri berotzen.

3

Gehitu baratxuri eta tipula zatiak eta doratu kolorea hartu arte.

4

Gehitu gainerako barazkiak eta erregosi su motelean.

5

Gehitu oilasko zatiak gatz pixka batekin.

6

Oilaskoa doratzen denean, gehitu arroza eta nahastu.

7

Gehitu ardo zuria, eduki sutan lurrundu arte.

8

Azkenik, ura bota. Irakiten hasten denean, jaitsi sua eta utzi 20 minutuz jalkitzen.

9

20 minutu igaro ondoren, itzali sua eta utzi jalkitzen 5-10 minutuz.

Eta prest paella gozo bat.
On egin!

PARTEKATU

BESTE LUMAGORRI ERREZETA BATZUK

Agian gustatuko zaizkizu…

keyboard_arrow_up