LumaGorri oilasko brotxeta

BROTXETAKO OSAGAIAK

  • 1,5 kg  LumaGorri oilasko bularra
  • 1/2 piper gorri eta 1/2 piper berde
  • Tipula 1
  • Brotxetarako makilatxoak

OSAGAIAK SALTSA

  • 150 ml. soja saltsa
  • Oilasko-hondoko katilu 1/2
  • Sake/ardo zuri katilu 1/4
  • Mirin/ardo zuri katilu 1/2
  • 2 koilarakada azukre beltz
  • 3 baratxuri-ale
  • Tipulin 1
  • Jengibrea
  • Arto-irin koilarakada 1

PRESTAKETA

1

Saltsa prestatu. Moztu baratxuri aleak, jengibrea eta tipulina xafla meheetan.

2

Jarri osagai guztiak lapiko batean, arto-irina izan ezik.

3

Disolbatu arto irina zazpi koilarakada uretan. Gehitu lapikora beste osagaiekin, eta prestatu sendotasuna hartu arte. Erreserbatu.

4

Moztu oilaskoa zati ertainetan. Jarri saltsa bol batean eta gehitu oilasko dadoak. Gau osoan zehar marinatu.

5

Moztu piperra eta tipula oilaskoaren antzeko tamainako zatietan.

6

Sartu osagaiak brotxetan: oilaskoa + tipula + piperrak.

7

Brotxetak grillean edo parrillan prestatu, marinatutako oilaskoaren soberako saltsarekin.

Eta prest brotxeta goxoak.
On egin!

PARTEKATU

BESTE LUMAGORRI ERREZETA BATZUK

Agian gustatuko zaizkizu…

keyboard_arrow_up