LumaGorri oilasko Cordon Bleu-a

OSAGAIAK

  • 2 LumaGorri oilasko-bular, xerratan moztuak
  • 8 xerra gazta
  • 8 urdaiazpiko york xerra
  • Ogi birrindua, irina eta 2 arrautza
  • Olioa, gatza eta piperbeltza

PRESTAKETA

1

Gatza eta piperbeltza bota  oilasko bularrei eta jarri film paper zati baten gainean. Mailu batekin oilasko bularrak jo, luzatzeko eta zuntzak biguntzeko.

2

Kendu oilasko bularrak filmetik. Jarri haien gainean gazta- eta urdaiazpiko-xerrak. Bularkia eskuekin tolestu, betegarria bularkiaren barruan itxiz.

3

Pasatu bularkia irinetik, arrautzetatik eta ogi birrindutik, eta berriz arrautztik eta ogi birrindutik.

4

Bular guztiak bete eta enpanatu ondoren, utzi izozkailuan 10 minutuz.

5

Frijitu olio ugaritan, eta estali erabat. Garrantzitsua da olioa oso bero ez egotea (150º inguru).

Eta prest Cordon Bleu zoragarri bat.
On egin!

PARTEKATU

BESTE LUMAGORRI ERREZETA BATZUK

Agian gustatuko zaizkizu…

keyboard_arrow_up