LumaGorri oilasko enpanadatxoak

OSAGAIAK

  • 600 gr. LumaGorri oilasko xehatua
  • 20 disko ore, enpanadatxoak egiteko.
  • Tipulin 1, pikatua
  • 3 baratxuri ale, pikatuak
  • 3 koilarakada oliba-olio
  • 15 koilarakada tomate saltsa
  • Perrexil xehatua
  • Arrautza

PRESTAKETA

1

Jarri zartagi batean olioa, baratxuri aleak, gatz pittin bat eta tipulina. Utzi su motelean 20 minutuz.

2

Igo sua eta gehitu oilasko pikatua. Utzi egiten 20 minutuz, eragiteari utzi gabe.

3

Gatza bota eta tomatea erantsiko diogu. Urritzen utziko dugu ondoren, oilaskoa xamurtu eta loditu arte, baina trinkotu gabe. Gehitu perrexila. Utzi betegarria hozten.

4

Mahai gainean luzatuko ditugu enpanadatxoak egiteko disko oreak, eta koilarakada eder bana betegarri ipiniko diegu barnean.

5

Irabiatutako arrautzaz margotuko dugu ertz osoa, eta sardexka batean hortzekin itxi egingo ditugu diskoak, ilargi erdiak balira bezala.Ongi estali eta hozkailuan utzi.

6

Arrautzaz erabat margotu eta labean erre 200ºko tenperaturan, 15bat minutuan, gainazala gorri geratu arte, edo betiko moduan egin, olio bero ugarian frijitu eta gero ongi xukatu.

Eta enpanadila goxoak prest.
On egin!

PARTEKATU

BESTE LUMAGORRI ERREZETA BATZUK

Agian gustatuko zaizkizu…

keyboard_arrow_up