
EGUN BATEKO BIZITZAREKIN IRISTEN DIRA TXITA JAIOBERRIAK GURE BASERRIRA
Gure eskuetan jaso bezain laster, mimo handiz zaintzen ditugu, etxolak tenperatura egokian mantenduz eta ura eta janaria emanez.
Gainera, lurzorua erabat lehor mantentzen dugu, beharrezkoa den bakoitzean.
LUMAGORRI BASERRIKO OILASKOA, JATORRI AUKERAKO GENETIKA TRADIZIONALA
LumaGorri Baserriko Oilaskoek, jatorri hautatua duen betiko genetikari eta hazteko moduari esker produktu osasuntsu eta jasangarriak lortzen ditugu.

HOMOLOGATUTAKO USTIATEGI TXIKIETAN BIZI DIRA
Ustiategiak homologatuta daude baserriaren kokapen geografikoaren, faktore klimatikoen eta belardien kokapenaren arabera.
Prozesu osoan zehar, etxolen aireztapena eta argiztapena naturala da, sistema behartu edo artifizialik gabe.
HIRU ASTETAKO BIZIAREKIN ATERATZEN DIRA BELARDIRA
Hiru astera arte, oilaskoak babestuta egoten dira; une horretatik aurrera, ateak ireki egiten dira, kanpora ateratzen has daitezen.
Egunero, eguraldiak uzten badu, baserritarrek LumaGorri Baserriko Oilaskoak belardira ateratzera animatzen dituzte.

ELIKADURA NATURALA
Gure oilaskoak zaintzen ditugu, belar freskoan, artoan (% 60) eta zerealetan oinarritutako elikadura osasuntsu eta naturala eskainiz.
Gainera, gutxienez 2600m2-ko belardiaz gozatzen dute, eta bertan korrika eta hegan egiten dute, muskuluak modu naturalean garatuz.
HAZKUNDE MOTELEKO OILASKOA
LumaGorri baserriko oilaskoaren ezaugarrietako bat hiru hilabete irauten duen hazkuntza prozesu motela da.
Prozesu horretan, aske hazten dira belardietan, haragi trinkoa eta zaporetsua bermatzeko.
ASKATASUNEAN HAZIAK
LumaGorri baserriko oilaskoak gure baserrien inguruko zelaietan hazten ditugu, belar freskoarekin eta beti askatasuna bermatuz.
Gure oilaskoak batez ere emeak dira, eta hori da LumaGorri oilaskoari bere ezaugarri mamitsu eta xamurra ematen diona, hazkuntza prozesuarekin batera.

