Ezagutu gaitzazu
Euskal sukaldaritza tradizionalean hain preziatua izan den eta oraindik ere baden Baserriko Oilaskoa berreskuratu nahiean elkartu ginen 10 baserritar, gure belardietan LumaGorri Baserriko Oilaskoa, betiko eran hazteko ilusioarekin. Honela sortu genuen, 1993an Lumagorri S.L. Euskal nekazaritzaren bizi iraupenerako jarduera osagarriak garatzeko helburuarekin.
Filosofia
Kontsumitzaileari, kalitate goreneko Baserriko Oilaskoa eskaintzen diogu. Ereiten, hazten, eta jaten duguna garelako. Bioaniztasuna babesten saiatzen gara, nekazaritza osasuntsuaren aldeko apustua eginez, animaliaren ongizatea eta baserritarren bizi-kalitatea lehenetsiz.
Non gaude
Euskal baserritarrek ustiategi txikietan eta inguruko larre berdeetan aske hazten ditugu LumaGorri oilaskoak, landagarapena eta emakumea nekazaritza arloan integratzea bultzatuz. Lumagorriren hazkuntza eredua bakarra da, ingurumenarekiko jasangarritasuna eta naturarekiko errespetuan oinarrituz.
Egoitza nagusia
Lumagorri, S.L.ren egoitza nagusia Zerainen (Gipuzkoa) dago. Instalazio guztiak erabat artisau erakoak dira. Instalazio hauek Europako Batasunak homologatuak daude eta guztiz bermatzen dute kalitatearen, osasunaren eta higienearen kontrol zorrotza.