Pribatutasun Politika – Datu Pertsonalen Babesa

1. Atarikoa
Datu Pertsonalak Babesteko Arautegia betez, erabiltzaileei jakinarazi nahi zaie posta elektroniko, web formulario edo web gune honetan dagoen beste baliabidearen bitartez emandako datu pertsonalak Lumagorri, S.L. enpresaren tratamendu-sistemetan jasoko direla, horixe baita Tratamenduaren Erantzulea. Hala, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, kontratuzko harremana kudeatzeko eta Lumagorri, S.L. enpresaren jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko erabiliko dira. Era berean, erabiltzailearen interesekoa izan daitekeen informazio komertziala bidaltzeko erabiliko dira.

Zure datuak tratatzeko oinarri juridikoak eskatutako zerbitzuak emateko kontratua betetzea, tratamenduaren erantzulearen eginkizun legalak betetzea, interesdunak emandako baimena eta tratamenduaren erantzulearen legezko interesa dira. Interesdunak kontrakoa ez badu adierazten, bere datuak epe zehatzik gabe kontserbatuak izan daitezke, harreman komertzialaren jarraipena egiteko eta Lumagorri, S.L. enpresaren legezko
helburuak betetzeko. 

Erabiltzaileen datu pertsonalak isilpeko moduan erabiliko dira. Lumagorri, S.L. enpresak erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko. 

2. Datu pertsonalak biltzea
Lumagorri, S.L. enpresak ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen, bere web gunean sartzeko; alabaina, zerbitzu batzuk erabiltzeko (esate baterako kontakturako formularioak) ezinbestekoa da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea. Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Lumagorri, S.L.ek erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko.

Web gune honetan edozein eratako edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo bestelako materiala) txertatzen dituen erabiltzaileak adierazi eta bermatu behar du hemen adierazitako baldintzen arabera egingo duela. Lumagorri, S.L. enpresak antolatutako ekitaldietan parte hartuz gero (esate baterako, lehiaketak, errezetak zabaltzea, sari banaketak,…), zure kontakturako datuak eta irudia argitaratuak izan daitezke. Hirugarrenen datu pertsonalak gehitzen dituen erabiltzaileak adierazi behar du pertsona horien baimena daukala datuak argitaratzeko. Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. Lumagorri, S.L.ek ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra. Web gune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika hau eta web gunearen baldintza orokorrak espresuki onartzea.

3. Interesdunen eskubideak

Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu, baita gai honi buruzko bestelako edozein eskaria egin ere. Horretarako, idatzi bat bidali beharko diozu Tratamenduaren Erantzuleari, helbide honetan: Lumagorri, S.L., Zabalegi aldea, 20214 Zerain (Gipuzkoa), edo posta elektroniko honen bitartez: infoweb@lumagorri.com . Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren kopia bidali beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten baduzu, berriz, Nortasun Agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko duzu. Eskariari emandako erabakiarekin ados ez bazaude edo erreklamazio bat jarri nahi baduzu, kontrol
aginte eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa ( www.aepd.es ).

4. Segurtasun-neurriak
Lumagorri, S.L. enpresak, bere tratamendu-sistemetan dauden datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Lumagorri, S.L.ren erantzukizunpekoak.

5. Trafiko Datuak
Lumagorri, S.L. enpresaren web guneak, zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, erabiltzailearen IP helbidea erregistratu dezake. Era horretan, gerora, datuak prozesatu ahal izango dira, esate baterako, ikusitako orrialdeen kopurua, bisiten kopurua eta web-orriko bisitarien jarduera eta erabilera-maiztasuna zein izan den aztertzeko. Erabiltzailea informatua gelditzen da Lumagorri, S.L.k bere IP helbidea tratatzeko aukera duela web gune honetan sartzen denean. Horrela, ez da beharrezkoa izango honi buruz informatzea web gunean sartzen den bakoitzean. Aipatutako helburua lortzeko, web gune hau Google Analytics edo antzeko tresnekin ahal da neurtu eta aztertu. Aztertzaileak orrialdeetako markak eta cookieak erabili ahal izango ditu, Lumagorri, S.L.ren web guneko orrialdeetan gertatzen dena aztertu ahal izateko.

6. Indarraldia
Lumagorri, S.L.ek beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Lumagorri, S.L.ek aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria web gune berean argitaratuko du, eta
erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea web gunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Lumagorri, S.L.ek gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika horretara.
Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo web gunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu, Lumagorri, S.L. enpresak Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.