LumaGorri LumaGorri oilasko paella
OSAGAIAK
- 250 gr lumaGorri oillaskoa
- 4 eskukada arroz
- Ura (arrozaren bikoitza)
- Tipula 1
- Piper gorri 1 eta piper berde 1
- Azenario bat
- Kalabaza txiki 1
- 2 baratxuri buru
- Kopa bat ardo zuri 250 gr oilasko (bularkiak eta izterrak)
- 2 koilarakada oliba-olio
- Gatz pixka bat
PRESTAKETA
1
Barazki guztiak garbitu eta zati txikietan moztu.
2
Bota paella-ontzi batean bi koilarakada olio eta jarri berotzen.
3
Gehitu baratxuri eta tipula zatiak eta doratu kolorea hartu arte.
4
Gehitu gainerako barazkiak eta erregosi su motelean.
5
Gehitu oilasko zatiak gatz pixka batekin.
6
Oilaskoa doratzen denean, gehitu arroza eta nahastu.
7
Gehitu ardo zuria, eduki sutan lurrundu arte.
8
Azkenik, ura bota. Irakiten hasten denean, jaitsi sua eta utzi 20 minutuz jalkitzen.
9
20 minutu igaro ondoren, itzali sua eta utzi jalkitzen 5-10 minutuz.




